XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Epaimahaiko kideak aginte deitzaileak edo berak delegatzen duen pertsonak izendatuko ditu eta haien izendapena Gipuzkoako ALDIZKARI OFIZIALEAN eta Udaletxeko iragarki taulan argitaratuko da.

Izangaiek haiek errekusatu egin ditzakete Administrazio Prozedurari buruzko Legeak 20 eta 21. artikuluetan aurrikusitako zirkunstantziak ematen direnean.

Egoki eritzitako probetan epaimahaiak dagokion gaian adituak diren aholkularien lankidetza eska dezake.

Euskara probak HAEEko ordezkariek egingo dituzte.

8. Hautaketa prozedura.

Izangaiak hautatzeko prozedurak hurrengo aldiak izango ditu:

a) Oposizioaldia.

b) Lehiaketaldia.

Izangaiak ariketa bakoitzerako deialdi bakarrean izango dira deituak, behar bezala zuritutako eta epaimahaiak libreki balioetsitako ezinbesteko kasuetan izan ezik.

- Oposizioaldia

Ondoren aipatzen diren ariketez osatuko da:

Lehen ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea, epaimahaiak proposaturiko idatzizko eta ahozko proba batzuk egitean datza, galdaturiko euskarako ezaguera kreditatzeko.

Gai edo ez gaitzat kalifikatuko da.

Bigarren ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea izangai guztientzat, I eraskinean azaltzen diren gaiei buruz epaimahai kalifikatzaileak jarritako galderak azaltzean datza, luze jota bi ordu t'erdiko denboran.

Ariketa hau gehienez ere 20 punturekin baloratuko da, ondorengo probara pasatzeko gutxienez 10 puntu lortzea nahitaezkoa delarik.

Hirugarren ariketa: derrigorrezkoa eta baztertzailea, II eraskinean azaltzen diren gaiei buruz epaimahai kalifikatzaileak jarritako galderak idatziz azaltzean datza, luze jota bi ordu t'erdiko denboran.

Gehienez ere 10 punturekin baloratuko da, lehiaketaldira pasatzeko gutxienez 5 puntu lortzea nahitaezkoa delarik.

- Lehiaketaldia.

Oposizioaldia gaindi dezaten izangai guztiei elkarrizketa egingo zaie izangaiaren ezaugarri pertsonalen lanpostuaren profilarekiko egokitzapen maila neurtzeko, 3 punturekin baloratuko delarik.

Baita ere baloratuko da:

*Goi mailako titulazioa ekonomia edo lege arloan, bi punturaino.

*Curriculuma: hiru punturaino.

*Bergaran bizi izatea 1990eko abenduaren 31 baino lehenagotik, puntu batekin.

9. Onartuen zerrenda eta izendapena.

Behin oposizioaldiko ariketak eta lehiaketaren balorazioa amaituz gero, epaimahaiak onartuen zerrenda puntuazio ordenaren arabera argitaratuko du, horiek ezin dutelarik deitutako plaza kopurua gainditu eta zerrenda hori Udaleko Lehendakaritzari igorriko dio, puntuaziorik onena duen izangaiaren alde izendapen proposamena eginez.

Hautatutako izangaiari sei hilabeteko kontratua egingo zaio, epe hau iraganik, Korporazioak aurrekoa moztu, luzatu edo etengabeko kontratu bilakatzea erabakiko du.

10. Gorabeherak.

Epaimahaiak baimena du aurkezten diren zalantzak aritzeko eta lehiaketa-oposizioa ondo joan dadin beharrezko erabakiak hartzeko oinarri hauetan aurrikusten ez den guztian.